Harrobia Ikastolako Marketin eta Publizitateko zikloko ikasleok COVID-19aren osasun emergentzia egoerarekin arduratuta gaude eta gure hondar alea jarri nahi dugu. Hori dela eta, publizitate agentzia solidarioa martxan jarri dugu. Ekimen honen helburua egunotako egoera dela eta Bizkaian kaltetuak izan diren enpresa txiki eta ertainentzako doako marketin eta publizitate zerbitzua eskeintzea da.
