PRIBATUTASUN POLITIKAK 

ARDURADUNA

Nor da zure datuen tratamendu arduraduna?

Jakinarazten dizugu zuk emandako datu pertsonalak Janire El Allali-ren ardurapean tratatzen direla.

Zure ARCO eskubideak erabiltzeko, datuenbabesa@harrobia.net email helbidearen bitartez jarri zaitezke gurekin harremanetan. 

HELBURUAK 

Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Webgune honetan, interesdunek ematen dizkiguten datuak landuko ditugu, une bakoitzean eskatzen den zerbitzua betetzeko eta webgunean garatzen diren jarduerei, zerbitzuei eta berriei buruzko informazioa eskeintzeko.

Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Eman dizkiguzun datu pertsonalak gordeko ditugu interesdunak datuak ezabatzea eskatu arte.

LEGITIMAZIOA

Zein oinarri juridikok legitimatzen du zure datuen tratamendua?

Datuen trataerarako legezko oinarria interesdunaren adostasuna da.

Esanbidezko adostasunean oinarritzen da datuen trataera. Webaren galdetegiak bete ondoren pribatutasun politika kontrol-laukia klikatzen denean politika hori onartu eta adostasuna ematen da.

HARTZAILEAK 

Zein hartzaileri komunikatuko zaizkie zure datuak?

Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legeak agindu ezean edo berariazko baimen zehatza egonez gero.

ESKUBIDEAK

Zeintzuk dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?

Edozein pertsonak eskubidea dauka jakiteko ea berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari diren webgune honetan.

Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, bai eta oker dauden bere datuak zuzentzeko edo, kasua bada, kentzeko ere, besteak beste datuak beharrezkoak ez badira hasieran ezarri zen helbururako.

Webgune hau honako komunikazio bide hauek jartzen ditu zure esku, dagozkizun eskubideak erabil ditzazun:

  • Emaila: datuenbabesa@harrobia.net
  • Posta helbidea edo HARROBIA Ikastolak, helbide honetan duen zentrora bertaratzea: Harrobi Plaza 4 – 48003 Bilbao (Bizkaia).