
Marketin Solidario ikasenpresak, bere izenak dioen bezala, marketing agentzia solidario bat da. Bizkaiko ekintzaile eta mikroenpresei laguntzen die batez ere, marketin munduaren zerbitzu desberdinak eskainiz. Normalean marketin digitalean eta diseinu grafikoan aritzen dira, baina bestelako zerbitzuak ere badauzkate. Prezio sinboliko baten truke egiten dituzte lanak, eta ikasturtean zehar batzen duten diru guztia dohaintzan ematen dute.
