EKINHARROBIA
7. EDIZIOA
PROIEKTUEK ZURE AMETSEN KOLOREA DUTE
JARRAITU EKITALDIA ZUZENEAN HEMEN 👇
PROIEKTUEK ZURE AMETSEN KOLOREA DUTE
Ongi etorri Ekinharrobia azokaren webgunera!
Hemen azokari buruzko informazio guztia aurkituko duzu. Aurtengo edizioan agertuko diren ikasenpresa guztiak aurkituko dituzu, eta baita ekintzailetzan hasteko zenbait tip.
Kuriositatea izanez gero, aurreko urteetako edizioak ere badauzkagu. Ez izan lotsatia eta ekin!
EKITALDIAREN HELBURUAK
Ekitaldi honek helburu nagusi bat dauka:
- Kultura ekintzailea sustatzea Harrobiako ikasleen artean.
Baina, beste hainbat azpihelburu ere baditu, hala nola:
- Ikasenpresa egitasmoan parte hartzen ari diren ikasleek beraien
produktuak erakustea eta saltzeko aukera eskaintzea.
- Urrats Bat egitasmoa ezagutaraztea.
Ekintzaileen testigantzak ezagutaraztea.
- Harrobiako ikasle eta irakasleak urteari agur esatea, Gabonetako
oporrak hartu aurretik.

__________________________
AURTENGO HIZLARIAK



__________________________
AURTENGO PROIEKTUAK
ASARI
Musika taldeei bisibilitatea lortzen lagundu. Horixe da Asari ikasenpresak daukan helburua. Merchandising-a egiteaz arduratzen dira, eta lortzen duten etekinen parte bat Erakunde batera ematen dute.

XIJEA TALDEA
Xijea taldea ELA gaixotasunarekin laguntzeko ikasenpresa bat da. 3D inpresioak egiten dituzte, eta kasu honetan, DaleCandela elkartearentzako giltzarri batzuk egin dizkiete.

FIVE GAMES
Five Games ikasenpresan kutsu soziala edonon aurkitu daiteke, batez ere ingurumenarekiko kontzientziatzioa. Bideojokoak egiten dituzte, eta gaurkoan ingurumenaren babesmena sustatzeko sortu dute.

BETI MUGITU
Mugikortasun arazoak dituzten pertsona helduentzat ariketa fisiko saioak antolatzen dituen ikasenpresa da Beti Mugitu. 45 minutuko saioak izaten dira, eta Harrobia plazan zenbait ariketa egiten dituzte.

FOLLOW THE LEADER
Musika erabiliz, Follow the Leader ikasenpresak esklusio egoeran dauden gazteak egoera sozial hobeago batera bideratzen dituzte. Ikasle talde honek zenbait ariketa fisiko antolatzen ditu.

MAYOR ANGELS
Adineko pertsonek ez dute behar beste ariketa fisikorik egiten. Entrenamendu pertsonalak eskaintzen dituzte, hasierako balorazioak eginez eta fase bakoitzean jarraipenak egiten dituzte.

NAMASTE AKUTTU
Erlaxatzeko masajeetan adituak dira. Masajeak emateko makinak saltzen dituzte, eta klase praktikoak ere ematen dituzte. Honi esker ikasle talde honek estres maila eta tentsioa bajatzen dituzte.

ASTRA-NET
Ordenagailuetan adituak dira. Ordenagailu txikiak, merkeak edota potenteak montatzen dituzte, betiere kalitatezko osagaiak erabiliz.

INFOGROW
Pertsona despistatuak laguntzen dituzte Infogrowen. Giltzarri pertsonalizatu, tekonologikoak eta originalak sortzen dituzte, pendrive bezala ere erabili daitezkeenak. Ikasenpresa honen parte diren ikaslea zera lortu nahi dute

PESA
Pesa ikasenpresan gugan pentsatzen dute, lagundu nahi gaituzte. Horregatik mugikorretako funda erresistenteak sortu dituzte, gure gailuak iraunkorragoak izateko.

PUSH BUSSINES
Kutsadura murriztu nahi dute, eta horretarako gailu elektronikoekin lan egiten dute. Antzaz funtzionatzen ez duten gailuak hartzen dituzte, eta bigarren edo hirugarren bizitza bat ematen diote.

SOFTKIDS
Oso argi daukate umeek ez dutela ikasi nahi, jolastea bakarrik nahi dute. Horregatik hasi dira Linuxen lanean, ikasketa interaktiborako software bat sortzeko. Horrela umeek ikastea lortzen dute, modu entretenigarri batean noski.
Negozio helburua zehaztu
Lehenengo eta behin egin beharrekoa. Zer egin nahi duzu? Zein da saldu nahi duzuna, produktu edo zerbitzu bat?
Irudi korporatiboa sortu
Irudi korporatiboa zure negozioak izango duen pertsonalitatea izango da. Logoa, koloreak eta horrelakoak aukeratu behar dituzu. Zure enpresa erakargarria bihurtzeko momentua da!
Forma juridikoa eta kontu legalak
Autonomoa izango zara? SL bat sortuko duzuz? SA bat? Kontu legalak nahiko konplikatuak dira, baina zorionez ekintzailetzan laguntzen duten erakundeak asko konotrolatzen dute gaiaz!
Merkatua ikertu
Merkatu berri batean sartuko zara, eta normala den bezala, non sartzen zaren jakin beharko duzu ezta? Ikerketa egiterakoan zure konpetentzia izango diren enpresei begiratzea ideia ona da.
Aurrekontua zehaztu
Normala den bezala, negozio bat montatzea ez da doakoa. Beharrezkoak diren baliabide guztiak zerrendatu, bai materialak bai inmaterialak.
Langile plantilla zehaztu
Zenbat pertsona osatuko dute enpresa? Bakarrik egongo zara autonomo gisa edo langileak kontratatuko dituzu?
Targeta-a zehaztu
Behin zer egingo duzun jakinda, eta merkatua ezagututa, nori salduko diozu? Zure bezeroak izango diren pertsona horiek zehaztu beharko dira, ez duzu uzte?
Finantzaketa lortu
Behin aurrekontua lortuta, beharrezkoa den diru hori lortu beharko da ezta? Ekintzailetzan hasten direnentzako laguntza eskaintzen duten erakundeak daude. Diru kontuekin laguntzeaz aparte, aholkularitza ere ematen dute.
Ekin lanari!
Dena zehaztuta daukazunean, egin beharreko guztia eginda dagoenean, lanean hastea baino ez da geratzen! Animo!
Zure negozioa sortzeko asmoa daukazu? Aurrera eraman nahi duzun proiektua daukazu? Jarri kontaktuan Txabirekin, arazorik gabe lagunduko zaitu eta!
Telefonoz kontaktatu nahi izatekotan, edo email pertsonala bidali nahi izatekotan hementxe dauzkazu: