Harrobiako Marketin zikloko ikasleak ekintzailetza azoka prestatzen ari dira.
Urtero bezala, Harrobia ikastolako marketineko ikasleek beren trebetasunak frogatzen dituzte benetako ekitaldi bat antolatuz: EKINTZAILETZA AZOKA.
Ekitaldiaren helburua kultura ekintzailea Harrobiako ikasleen artean sustatzea da.
Ekitaldi hau prestatzeko, 5 departamentuetan banatu dira, bakoitzak arlo batez arduratu delarik.
Komunikazio-taldea ekitaldiaren publizitatea egiteaz arduratzen da, komunikazio-plan on bat sortuz, besteak beste.
Horretaz gain, diseinu-taldeak behar diren materialak diseinatu eta sortzen dituzte, komunikazio taldearen irizpideak jarraituz.
Gainera, talde teknikoak, STREAMING-A exekuzioa egokia izateaz ziurtatzen dira.
Beste alde batetik, entretenimendu departamenduak, ekitaldia dibertigarria izateaz ziurtatzen dira, jokoak eta edukiak egiturauz.
Eta azkenik, ikasenpresa azokaren antolaketa departamentua eta gidoilariak, Stand eta leku fisikoaren diseinua prestatzen dituzte, espazio osoa aprobetxa dezaten jardunaldiaren bitartean.
Orain, ekitalditik egun gutxira, azken txanpan daude, xehetasunak leuntzen.
Ikasleen artean urduritasun eta emozio asko daude, erronka profesional erreal bati aurre egiten dioten lehen aldia baita. Hala eta guztiz ere, egunez eguneko helburuak betetzen ari dira eta argi dute ekitaldia espero bezala aterako dela.

Comentarios recientes