EKIN HARROBIA

8. EDIZIOA

PROIEKTUEK ZURE AMETSEN KOLOREA DUTE

                      JARRAITU EKITALDIA ZUZENEAN HEMEN 👇

Día(s)

:

Hora(s)

:

Minuto(s)

:

Segundo(s)

PROIEKTUEK ZURE AMETSEN KOLOREA DUTE

Ongi etorri Ekinharrobia azokaren webgunera!

Hemen azokari buruzko informazio guztia aurkituko duzu. Aurtengo edizioan agertuko diren ikasenpresa guztiak aurkituko dituzu, eta baita ekintzailetzan hasteko zenbait tip.

Kuriositatea izanez gero, aurreko urteetako edizioak ere badauzkagu. Ez izan lotsatia eta ekin!

ekintzailetza azokako

AURTENGO HIZLARIAK

EKINTZAILEA IZAN NAHI DUZU?

Hementxe dauzkazu zure negozio propioa sortzeko tip pare bat

Negozio helburua zehaztu

Lehenengo eta behin egin beharrekoa. Zer egin nahi duzu? Zein da saldu nahi duzuna, produktu edo zerbitzu bat?

Irudi korporatiboa sortu

Irudi korporatiboa zure negozioak izango duen pertsonalitatea izango da. Logoa, koloreak eta horrelakoak aukeratu behar dituzu. Zure enpresa erakargarria bihurtzeko momentua da!

Forma juridikoa eta kontu legalak

Autonomoa izango zara? SL bat sortuko duzuz? SA bat? Kontu legalak nahiko konplikatuak dira, baina zorionez ekintzailetzan laguntzen duten erakundeak asko konotrolatzen dute gaiaz!

U

Merkatua ikertu

Merkatu berri batean sartuko zara, eta normala den bezala, non sartzen zaren jakin beharko duzu ezta? Ikerketa egiterakoan zure konpetentzia izango diren enpresei begiratzea ideia ona da.

Aurrekontua zehaztu

Normala den bezala, negozio bat montatzea ez da doakoa. Beharrezkoak diren baliabide guztiak zerrendatu, bai materialak bai inmaterialak. 

Langile plantilla zehaztu

Zenbat pertsona osatuko dute enpresa? Bakarrik egongo zara autonomo gisa edo langileak kontratatuko dituzu?

Targeta-a zehaztu

Behin zer egingo duzun jakinda, eta merkatua ezagututa, nori salduko diozu? Zure bezeroak izango diren pertsona horiek zehaztu beharko dira, ez duzu uzte?

Finantzaketa lortu

Behin aurrekontua lortuta, beharrezkoa den diru hori lortu beharko da ezta? Ekintzailetzan hasten direnentzako laguntza eskaintzen duten erakundeak daude. Diru kontuekin laguntzeaz aparte, aholkularitza ere ematen dute.

Ekin lanari!

Dena zehaztuta daukazunean, egin beharreko guztia eginda dagoenean, lanean hastea baino ez da geratzen! Animo!